XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AUKERAK ETA ETORKIZUNA.

Lehengaiak darabiltzaten industria guztiak behar izan ditzakete, bere lanari-erroldan, gaia andeatu gabeko zaingo-ikuskaketetan aituak eta teknikariak.

Gaia andeatu gabeko ikuskaketaz, gehien oso ekoizki aunizkunak edo teknolojiaz oso aurreratutakoak egiten dituzten industriek baliatuko direla jakinekoa da.

Azterketa hoietarako teknikabide-moeta asko dago; hoietako bakoitza jakineko alor baten erabili, eta berarizko gaiak ezagutzea eskatzen du.

NORENTZAKO LANBIDEA?.

Gaia andeatu gabeko zaingo-ikuskaketetan aituek eta teknikariek ikermena izan behar dute, eta ikerketak ematen dizkien xehapenetan oinarrituz gaiei zer gertatzen zaien ulertzeko ahalmena.

Beraz, aztermena, arazo aunizkunak ebazteko gaitasuna eta arrazoiketa hutserako gaitasun-maila ona beharko dituzte.

Halaber, lehengaiak eta hoiek erabiltzeko erak ere oso ongi ezagutu beharko dituzte.

Gaia andeatu gabeko zaingo-ikuskaketa eraikintzaren, arte eta kultura-ogasunen eta elkartzepide-azpiegituratan aritu nahi dezanak, zerupean, eragabe eta edozein urte-arotan lan egiteko gertu egon beharko du.

Lana taldekakoa da; beste alor osagarri batzuetango aituekin lankide izateko gauza izan beharra dakar beraz.

Gaia andeatu gabeko zaingo-ikuskaketaren alorrean ihardungo duten aituen eta teknikarien gaitasun bereziak, eta beraz ikasketa-moeta bereziak zeintzuk izango direnari antz emateko hona hemen, ondoren, azter-teknikabide berezien zernolakoak.

Holografia:
Gaiak jasatzen dituen indarrak eta dardarizoarekiko jasamenaren aldaketak salatzen dituzten gaiaren baitango atezu-uneak aurkitzeko erabiltzen da.

Holografiazko argi-izpiak elkargaintzezko neurketa, lekedatuak elkarregandik askatutako uneak eta geruzazkotan elkarri itsatsi gabeko aldeak aurkitzeko, hodien zarteadurak, turtuki-hegaltxoen lanarekiko xehapen doiak lortzeko, eta metalen nekearen zaingorako erabiltzen da.